Herniora irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Uztarria.eus 2016ko ira. 21a, 12:24
(Lagun Onak Mendi Bazkuna).

Ibilaldian parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako azken eguna bihar, irailak 22, da. Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean edo webgunean eman daiteke izena. Eguraldiaren arabera ibilaldia alda daiteke. 

Herniora ibilaldia egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak igandean, irailaren 25ean. 09:00etan hartuko dute autobusa anbulatorio aurretik, eta handik Bidanira joango dira ondoren Herniora igotzeko. Herniora igo ostean, Zelatungo erromeriaz gozatuko dute, bazkaldu bitartean. Behin sabelak beteta, Zelatundik Errezilera jaitsiko dira, eta 18:00etan bueltako autobusa hartuko dute. 

Ibilaldira joateko autobuserako izen-ematea bihar, osteguna, amaituko da. Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean edo webgunean eman daiteke izena. Bazkideek 2 euro ordaindu beharko dute autobusa eta gainerakoek 4 euro.

Eguraldiaren arabera ibilaldia alda daitekeela jakinarazi du Lagun Onak Mendi Bazkunak.