Tuba Jaialdiaren inguruko argazki erakusketa ikusgai, Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko ira. 21a, 11:22

Atzo, asteartea, zabaldu zuten Tuba Jaialdiaren inguruko argazki erakusketa, Sanagustin kulturgunean, eta zabalik izango da urriaren 10era arte. 31 irudik osatzen dute erakusketa, eta Tuba Jaialdiaren historia biltzen da bertan. Argazki gehienak Alaitz Ruizenak dira, baina Alberto Belokiren irudi batzuk ere badaude ikusgai. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak dira Ruiz eta Beloki. Tuba Jaialdiaren antolatzaileek azaldu dutenez, "prestatutako erakusketa musika eta argazkigintza maite dutenentzat aukera ederra da". 

(Argazkiak: Tuba Jaialdia).