Azpeitiko Karate Elkarteak urriaren 5ean hasiko du ikasturtea

Uztarria.eus 2016ko ira. 21a, 11:07

Klaseetan izena emateko epea zabalik da oraindik. Edozein adin edo mailan izena eman nahi dutenek 646 763 265 telefonora deitu edo saioetara azaldu daitezke.

Azpeitiko Karate Elkartean ere ikasturte berria hastera doa, eta urriaren 5ean, asteazkenean, ekingo diote eskolei, kiroldegian. 

Adinaren arabera antolatu diren ordutegia eta asteko egunak, ondorengoak dira:

  • 9 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako saioak asteazkenetan eta ostiraletan egingo dira, 17:30etik 18:30era.
  • 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako ere egun berdinetan izango dira (asteazkenetan eta ostiraletan), baina 18:30etik 19:30era.
  • 14 urtetik gorakoek aldiz, astean hiru egunetan izango dituzte saioak: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era. Saio horiek hasita badaude ere, oraindik izena eman daiteke. 

Zalantzak argitu edo izena eman nahi dutenek oraindik badute aukera. Bi modu dituzte horretarako: 646 763 265 telefonora deituta edo aipatutako edozein saiotara azalduta.