Kiko Venenoren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko ira. 20a, 18:01
Kiko Veneno. (Agustin Quintero)

Sarreren zozketan parte hartzeko, Kiko Venenoren izen-abizenak bidali beharko dituzte bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Kiko Venenok kontzertua emango du ostiralean, irailak 23, Sanagustin kulturgunean (23:00etan), eta emanaldi horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkide direnen artean.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zeintzuk dira Kiko Veneno izenez ezaguna den artistaren izen-abizenak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, irailak 23, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.