Egoitz Arruti: "Gustatzen zait hitzekin jolastea, eta terapia egiteko ere balio dit"

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 20a, 12:57
Egoitz Arruti iazko erakusketan, bere testuarekin. (Eider Bereziartua)

Argazkietan oinarritutako testu laburren ArgiHizkiak lehiaketaren 5. edizioan Egoitz Arrutik (Azpeitia, 1980) idatzitako testua aukeratu du epaimahaiak.

Argazkietan oinarritutako testu laburren ArgiHizkiak lehiaketaren 5.  edizioan Egoitz Arrutik (Azpeitia, 1980) idatzitako testua aukeratu du epaimahaiak. Arrutik hirugarrenez hartu du parte lehiaketan.

Zure testua argazki bat laguntzeko aukeratu dute, beste behin.

Lehiaketa horretan parte hartu dudan hiru aldietan aukeratu dute nik idatzitako testuren bat.  Hamar argazki laguntzeko launa testu aukeratzen dituzte –18 urtez azpikoek sortutako bi eta 18tik gorakoek egindako bi–, eta aurten ere onenen artean sartu da nire testu labur-laburra.

Zer ikus daiteke testua egin diozun argazkian?

Argazkia oso gertutik dago aterata. Fruta batetik ur tanta bat ateratzen da, eta tanta hori beheraka doan heinean, bitan banatzen da tanta hori. Horrez gain, eguzkiaren erreflexua ikus daiteke argazkiaren alde batetik sartzen.

Zer hitz jarri dizkiozu irudiari?

Ur tanta bat izatetik bi izatera igarotzea aurreneko musuarekin alderatu nuen. Testu labur-laburra idatzi nuen argazki horrentzat.

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.