Maite Etxezarreta izan da emakumezkoetan aurrena Akoako Biran

Uztarria.eus 2016ko ira. 19a, 11:03

Atzo, igandea, jokatu zuten XI. Akoako Bira, Zestoan, eta Maite Etxezarreta azpeitiarra izan zen helmugara iritsi zen aurreneko emakumea. 36 minutu eta 45 segundo behar izan zituen Etxezarretak 7,8 kilometroko mendi lasterketa amaitzeko.  

Gizonezkoetan helmugara iristen aurrena Igon Mancisidor debarra izan zen, 30 minutu eta 7 segundoko denbora eginda. Bigarren sailkatu zen Jon Alberdi zestoarra 31 minutu eta 9 segunduko denborarekin. Ibai Etxeberria azpeitiarra izan zen helmugara iristen hirugarrena. Etxeberriak 31 minuto eta 52 segundoko denboran amaitu zuen lasterketa. 

Sailkapena:

 

Gizonak:

 

1. Igon Mancisidor 30:07 (Deba)

 

2. Jon Alberdi 31:09 (Zestoa)

 

3. Ibai Etxeberria 31:52 (Azpeitia)

 

Emakumeak:

 

1. Maite Etxezarreta 36:45 (Azpeitia)

 

2. Alazne Irureta 39:02 (Aizarnazabal)

 

3. Sonia Alvarez 40:44 (Zumaia)

 

(Argazkia: Ihintza Elustondo).