Hazparneko udal ordezkariak Azpeitian izan dira bisita instituzionalean

Uztarria.eus 2016ko ira. 16a, 21:24

Hazparneko alkate Beñat Intxauspe eta Xabi Haritxelar zinegotzia Azpeitian izan ziren atzo, osteguna, bisita instituzionalean. Goizean iritsi eta udaletxean egin zuten lehen bilera, Eneko Etxeberria alkatearekin eta Mikel Ibarzabal eta Aitor Bereziartua zinegotziekin (argazkian). Azpeitiko Udalak azaldu duenez, "elkar gehiago ezagutu eta harremana egiteaz gain, datorren urtean 30 urte beteko dituen bi herrien arteko senidetzaren inguruko ekitaldien programa lantzea" izan zen atzoko bisitaren helburuetako bat.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)