Azoka Herritik

Azoka Herritik kalera atera da

Uztarria.eus 2016ko ira. 16a, 20:54

Laugarren Azoka Herritik egitasmoaren egun oparoenen txanda iritsi da. Gaur atera dituzte lehen aldiz saltokiak kalera stock azokan parte hartzen ari diren herriko merkatariek, baserritarrek eta bigarren eskuko azokakoek. Alberdieneako aparkalekutik Erdikale barreneraino, azokak hartu ditu kaleak eta herritarrak hasi dira postuetara inguratzen. Soreasun, berriz, Elkar-ekinen Elkargunea izan da udako geldialdiaren ondoren ikasturte berrirako ateak ireki dituena.

Aurtengo Azoka Herritik-en ostirala borobiltzeko, berriz, kirol eta batik bat kultur ekintzek hartuko dute txanda iluntze-gau partean. Hau da gaurko egitaraua:

  • 22:00. Afizionatu mailako pilota partidak, Ilunpe Pilota Elkarteak bere zaleei eginiko eskertza gisa. Frontoi Txikian.
  • 22:30etik aurrera, formatu txikiko kultur ekintzak:
    22:30. Poesia errezitaldia, Anartz Izagirreren eta Garazi Ugalderen eskutik, Orkatz tabernan.
    23:00. Jendartean bidaide. Inklusioaz formatu txikian, Xanti Agirrezabala eta Telmo Irureta. Sanagustin kulturgunean.
    23:30. Kontzertua: Felipe Murillo eta Iraia Bereziartua. Pikua tabernan.

Bihar, goizetik hasita

Egitarau zabalena, ordea, zapatuan izango da. Goizetik hasi eta gaueraino izango da zer ikusi, entzun, egin, dastatu eta gozatu, batean eta bestean. Hau da biharko prestatuta dagoen egitaraua:

  • 09:30. Azokako partaideekin gosaria, Sanagustin kulturgunean.
  • 10:30. Kale animazioa Juan Antxieta Musika Eskolako trikitilari, txistulari eta panderojoleekin.
  • 10:00-14:00.
    Plaza Nagusian: baserritarren azoka; artisauen azoka; tomate erakusketa eta tomate zatarraren lehiaketa; 11:00etan, hazien tailerra haur eta helduentzat (izena ematea beharrezkoa da, Gazte Informazio Bulegoan goizez, edota 943157160 zenbakira deituta); irratia kioskotik.
    Plaza Txikian, kulturgunea: Arte eta Diseinu Eskola, Antxieta Arkeologia Taldea eta Juan Antxieta Musika Eskola. Erakusketa eta emanaldiak.
    Alberdienean eta Erdikalean: Bertan Azpeitiko Merkatarien Stock azoka eta herriko merkatarien dendak.
    Elkargunean eta Erdikalean: Elkar-ekinen bigarren eskuko materialaren salmenta postuak.
    Perez Arregi plazan: Hainbat elkarteren postuak, erakusketak eta hena tailerra.
    Olazko Andre Mariaren plazan: Eskola kirola, atletismoa (09:30-11:00); atletismoa eta xakea (11:00etatik aurrera).
  • 14:00. Gaztetxean, bazkari begetarianoa eta, bazkalostean, Onintza Valverderen kontzertua.
  • 16:30.
    Plaza Nagusian, artisauen azoka.
    Alberdienean, stock azoka.
    Erdikalean, bigarren eskuko azoka eta dendariak.
  • 18:30. Euskal kantak plaza Nagusian. Juan Antxieta Musika Eskolaren, K-Beat koruaren eta Azpeitiko Dantza Suelto Eskolaren ekitaldia.
  • 20:00. Otarrearen zozketa, plazako kioskoan.
  • 23:00. Kontzertuak: Perlak eta La Basu. Sanagustin kulturgunean.