Tonbolako zozketaren ordezko zenbakien txanda hasi da

Uztarria.eus 2016ko ira. 16a, 19:46

Eroski eta Halcon bidaia agentziek emandako bi asteburupasak eta Ukabik emandako tabletaren jabeak agertu dira jada. Odriozola Ardoak-ek emandako otarrearena ez, ordea; sari horren ordezko zenbakiaren jabeak irailaren 30a arte jaso dezake, Uztarriaren egoitzan.

Hilaren 1etik 15era bitartean izan dute saritutako zenbakien jabeek sariak jasotzeko parada, eta lautik hiru azaldu dira. Eroski eta Halcon bidaia agentziek emandako bi lagunentzako asteburu pasak eta Ukabik emandako tabletaren zenbakien jabeak agertu dira iraileko lehen hamabostaldian.

Horrela, Uztarriaren festetako tonbolaren itxierarekin zozkatutako lau sarietatik bakarra dago emateko, Odriozola Ardoak-ek emandako otarrea, eta hau da haren ordezko zenbakia: 8116. Zenbaki horren jabeak hilaren 30a arte jaso dezake saria, Uztarriaren egoitzara etorrita (Perez Arregi 1, behea).

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.