Stock azokarako postuak, prest

Uztarria.eus 2016ko ira. 16a, 14:07

Gaur, ostirala, zabalduko dute Azoka Herritik egitasmoaren baitan antolatutako stock azoka, eta postuak prest daude dagoeneko. Alberdienean, Erdi kalean, plazan eta Olazko Andre Mariaren plazatxoan jarriko dituzte herriko dendariek euren postuak. Guztira 39 saltokik hartuko dute parte stock azokan. 

17:00etan zabalduko dute azoka, eta zabalik egongo da 20:30ak arte. Horrez gain, Berti Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkartearen maskota aurkeztuko dute gaur 18:00etan Alberdienean, eta txapak egiteko tailerra egongo da ondoren. Bihar, irailak 17, ere zabalduko dute stocka, goizez zein arratsaldez. Goizean 10:00etatik 14:00etara izango da zabalik, eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara.