'Gernika' eta 'Duscando a Dory' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko ira. 16a, 11:41

Zinemaz gozatzeko aukerarik ez da faltako datozen egunetan Soreasu antzokian. Gernika eta Buscando a Dory filmak eskainiko dituzte bihar, zapatua, hasi eta astelehenera arte. Bihar, hilak 17, Gernika eskainiko dute 22:00etan hasita. Igandean, aldiz, Buscando a Dory emango dute 16:30ean, eta Gernika 19:30ean. Astelehenean, ikusleen egunean, Gernika filma izango da ikusgai 21:30ean hasita. 

Gernika Koldo Serrak zuzendutako filma da, 2016an ekoiztutakoa. Drama generoa du eta Naziek Gernika bonbardatu zuteneko eguna da filmaren hari nagusia. Bertan maitasun istorio bat kontatzen da. Teresa (Maria Valverde) errepublika zalea den egunkari bateko editorea eta Henry (James D'Arcy) amerikar kazetaria dira protagonistak. Teresaren helburua Henryk egia konta dezan lortzea izango da.

Sarrerak aurrez erosi daitezke www.kulturaz.eus webgunean.