Azoka Herritik

Azoka Herritik pintxo poteoa izango da gaur, herriko ekoizleen tomatea oinarri

Uztarria.eus 2016ko ira. 15a, 13:19

Gaur ez ezik, bihar arratsaldean eta zapatuan egun osoan zehar dastatu ahal izango dira pintxoak herriko hamasei tabernetan, 19:00etatik 21:00etara.

Gaur, osteguna, pintxo poteo berezia izango da herriko hamasei tabernetan Urola Gustagarriren eskutik. Izan ere, Azoka Herritik egitasmoaren baitan, bertako ekoizleen tomatea duten pintxoak dastatzeko aukera izango da 19:00etatik 21:00etara bitartean. Egitasmoan parte hartu duten tabernek pintxo mota bana prestatu dute, eta hala, hamasei pintxo ezberdin probatzeko aukera izango da gaur. Honakoak dira egitasmoan parte hartu duten tabernak: Pastorkua, Juantxo Txiki, Berdie, ISB taberna, Danbara, Etxaun, Pikua, Sanagustin, Aisialdi, Eguzkitza, Zuhatz, Korrale, Orkatz, Topa, Etxe-Zuri eta Ertz. 

Bihar, ostirala, arratsaldean eta larunbatean egun osoan zehar ere egongo da pintxo horiek probatzeko aukera.