Amurrio hartuko du etxean Lagun Onakek zapatuan

Uztarria.eus 2016ko ira. 14a, 15:14

18:00etan izango da norgehiagoka, Garmendipen. 

Hirugarren mailako ligako laugarren partida jokatuko du Lagun Onakek datorren zapatuan, irailaren 17an, Amurrioren aurka. 18:00etan hasiko da norgehiagoka, Garmendipen. 

Jokatutako hiru partidetatik bi irabazi eta bat galdu dute Pablo Turrillasen mutilek. Joan den astean, irailaren 9an, jokatu zuten hirugarren jardunaldia Donostian, Reala Cren aurka, eta 2-1 galdu zuen Lagun Onakek. Nahiz eta "partida ona" jokatu, ezin izan ziren markagailuan nagusitu.

Herritarrak datorren partida ikustera eta taldea animatzera animatu nahi ditu Lagun Onakek.