Gaurtik ostegunera eman daiteke izena Itsasiren dantza eskolan

Uztarria.eus 2016ko ira. 13a, 18:42
Itsasiren dantzari txikiak, 2015eko Itsasi Egunean.

Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek izango dute izena emateko aukera hiru egunotan, 17:30etik 19:00etara, kultur taldearen egoitzan. 14 urtetik gorakoek, berriz, taldekideekin harremanetan jartzea besterik ez dute behar.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak ikasturte berriarekin jarriko du martxan bere dantza eskola. Interesatuek, aste honetan izango dute izen emateko aukera, gaur, bihar eta etzi (irailak 13, 14 eta 15), 17:30etik 19:00etara, Itsasik Urola kaleko 6. zenbakian duen lokalean. Edozein zalantza izanez gero, 943151849 da telefono zenbakia.

Lehen Hezkuntzako zein DBHko ikasleek izango dute Itsasiren dantza eskolan izena emateko aukera; Haur Hezkuntzakoek, aldiz, ezingo dute dantza eskolan izena eman.

Bestalde, 14 urtetik gorako edonork dantzan hasteko gogoa izango balu, taldekideekin harremanetan jartzea animatu besterik ez duela gogorarazi nahi du Itsasik.