Aurtengo Azoka Herritik egitasmoaren egitaraua, prest

Uztarria.eus 2016ko ira. 8a, 20:47

Irailaren 14tik 17ra izango da zertaz gozatu Azpeitian. Eskaintza anitza eta zabala prestatu dugu, herriko hainbat eragilek elkarlanean. Ez galdu aukera!

Gaur, ostirala, aurkeztu dugu Azoka Herritik egitasmoaren laugarren edizioaren egitaraua. Hau da, egunez egun, prestatu duguna:

Irailak 14, asteazkena

  • 19:00. Hitzaldia: Herri hezitzailea. Hizlariak: Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Amaia Etxabe. Sanagustin kulturgunean.

Irailak 15, osteguna

  • 19:00-21:00. Pintxo poteoa, bertako tomatedun pintxoekin. Herriko tabernetan.

Irailak 16, ostirala

  • 16:00. Soreasuko Elkargunearen irekiera.
  • 17:00. Udaletxe azpian, baserritarren azoka. Alberdienean eta Erdikalean, stock azoka.
  • 18:00. Bertan-en maskotaren aurkezpena eta umeentzako txapa tailerra, Alberdienean.
  • 22:00. Afizionatu mailako pilota partidak, Ilunpe Pilota Elkarteak bere zaleei eginiko eskertza gisa. Frontoi Txikian.
  • 22:30etik aurrera, formatu txikiko kultur ekintzak:
    22:30. Poesia errezitaldia, Anartz Izagirreren eta Garazi Ugalderen eskutik, Orkatz tabernan.
    23:00. Jendartean bidaide. Inklusioaz formatu txikian, Xanti Agirrezabala eta Telmo Irureta. Sanagustin kulturgunean.
    23:30. Kontzertua: Felipe Murillo eta Iraia Bereziartua. Pikua tabernan.

Irailak 17, zapatua

  • 09:30. Azokako partaideekin gosaria, Sanagustin kulturgunean.
  • 10:30. Kale animazioa Juan Antxieta Musika Eskolako trikitilari, txistulari eta panderojoleekin.
  • 10:00-14:00.
    Plaza Nagusian: baserritarren azoka; artisauen azoka; tomate erakusketa eta tomate zatarraren lehiaketa; 11:00etan, hazien tailerra haur eta helduentzat (izena ematea beharrezkoa da, Gazte Informazio Bulegoan goizez, edota 943157160 zenbakira deituta); irratia kioskotik.
    Plaza Txikian, kulturgunea: Arte eta Diseinu Eskola, Antxieta Arkeologia Taldea eta Juan Antxieta Musika Eskola. Erakusketa eta emanaldiak.
    Alberdienean eta Erdikalean: Bertan Azpeitiko Merkatarien Stock azoka eta herriko merkatarien dendak.
    Elkargunean eta Erdikalean: Elkar-ekinen bigarren eskuko materialaren salmenta postuak.
    Perez Arregi plazan: Hainbat elkarteren postuak, erakusketak eta hena tailerra.
    Olazko Andre Mariaren plazan: Eskola kirola, atletismoa (09:30-11:00); atletismoa eta xakea (11:00etatik aurrera).
  • 14:00. Gaztetxean, bazkari begetarianoa eta, bazkalostean, Onintza Valverderen kontzertua.
  • 16:30.
    Plaza Nagusian, artisauen azoka.
    Alberdienean, stock azoka.
    Erdikalean, bigarren eskuko azoka eta dendariak.
  • 18:30. Euskal kantak plaza Nagusian. Juan Antxieta Musika Eskolaren, K-Beat koruaren eta Azpeitiko Dantza Suelto Eskolaren ekitaldia.
  • 20:00. Otarrearen zozketa, plazako kioskoan.
  • 23:00. Kontzertuak: Perlak eta La Basu. Sanagustin kulturgunean.