Zirkoa iritsi da Azpeitira

Uztarria.eus 2016ko ira. 13a, 14:42

Atzo, astelehena, iritsi zen Il Circo Italiano Azpeitira. Aurten Esklaben ondoko zelaian izango da zirkoa, eta muntaketa lanetan ari dira dagoeneko. Ostiralean hasi eta igandera bitartean bost emanaldi eskainiko dituzte. Irailaren 16an, ostirala, 19:00etan eskainiko dute ikuskizuna. Zapatuan, aldiz, 17:00etan eta 19:30ean. Igandean, hilak 18, 12:00etan eta 17:00etan izango da zirkoaz gozatzeko aukera.