EAJk hileko batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2016ko ira. 13a, 11:32

Batzokian izango da, 20:00etan hasita. Irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dituzte hizpide, besteak beste.

Azpeitiko EAJ alderdiak hileroko batzarra egingo du gaur, irailak 13, asteartea. Azpeitiko jeltzaleak 20:00etan elkartuko dira Batzokian, eta irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dituzte hizpide, besteak beste. "Gaiaren garrantziagatik", EAJk dei egin die herriko alderdikide guztiei iraileko batzarrean parte har dezaten.