Tenis ikastaroak antolatu ditu Sustraia Tenis Klubak datorren ikasturterako

Uztarria.eus 2016ko ira. 13a, 12:35

Urriaren 3tik ekainaren 22ra bitartean egingo dituzte saioak, astelehenetik ostiralera, Azpeitiako Udal kiroldegian. Tenis ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. 

Datorren ikasturterako tenis ikastaroak antolatu ditu Sustraia Tenis Klubak, Azpeitiko Kirol Patronatuarekin batera. Urriaren 3tik ekainaren 22ra bitartean egingo dituzte saioak, astelehenetik ostiralera, Azpeitiako Udal kiroldegian. Ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta parte-hartzaileak mailaren eta adinaren arabera banatuko dira, txiki-tenis, hastapena, hobekuntza, lehiaketa eta nagusiak taldeetan.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek 606 34 16 08 eta 685 76 18 63 telefono zenbakietara deitu behar dute, edota jtaborcia@hotmail.com helbidera idatzi.