Xabier Iturralde: "Pixkanaka hasi behar da, errekortarien mundua zaila delako"

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 12a, 19:54
Xabier Iturralde, Baionako txapelketan. (Xabier Iturralde)

Baionako Errekortari Gazteen Txapelketa irabazi zuen Xabier Iturraldek (Azpeitia, 2000), abuztuaren 7an. Aurtengoa azken urtea du gazteen mailan. "Iskin egitearen zalea" dela dio, nahiz eta "aingeruaren salto bat edo beste" egin duen.

Baionako txapelketa irabazita, gustura al zaude?

Bai. Ez da irabazi dudan lehen txapelketa; iaz Arrasatekoa irabazi nuen. Saltoa dago Arrasatetik Baionara. Lagunartean bezala aritu ginen bost errekortari, baina maila eman behar da, eta gustura sentitu nintzen Baionako txapelketan.

Zenbat txapelketa eta erakustalditan hartu duzu parte?

Bi urteotan hamar bat-edo. Bergarako Zezenak ganadutegiak erakustaldiak-eta antolatzen ditu gazteontzat, eta horiei esker bultzada handia izan dugu. Zelai Luze ganadutegikoek ere lagundu digute.

Nolatan errekortari?

Zezenetarako afizioa txikitatik dut. Ama asko ibili izan da Azpeitiko sokamuturrean, eta aitarekin herri batzuetara joan izan naiz.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.