Marea Arroxaren kamisetak Marokoko kanpamenduetara iritsi dira

Uztarria.eus 2016ko ira. 12a, 15:19

Marokoko kanpamenduak arroxa kolorez jantzi dira, Marea Arroxaren dozenaka kamiseta iritsi baitira bertara. Haujijijai Festa Herrikoien Batzordeak festetan soberan gelditutako kamisetak hara bidaltzea erabaki zuen, eta joan den astetik arroxa koloreko kamisetak jantzita dabiltza kanpamenduetako haurrak.