Azpeitiko taldeak irabazi du Azpeitiko Cricket Txapelketa

Uztarria.eus 2016ko ira. 12a, 11:43

Azpeitiko Cricket Elkarteak antolatuta, Cricket Txapelketa jokatu dute asteburuan, Goenan, eta Azpeitiko taldea izan zen txapelduna. Hasiera batean txapelketa zapatuan nahiz igandean jokatzea aurreikusten bazuten ere, azkenean atzo, igandea, jokatu zituzten partida guztiak. Zortzi talde aritu ziren lehian, goizean hasi eta gauera arte. Zumarragako taldearen aurka finala jokatu ostean, Azpeitia sailkatu zen aurreneko postuan, puntuazio onenarekin. Azpeitiko taldeko kideek adierazi dutenez, "talde indartsua zen Azpeitikoa, jokalari batzuk Bartzelonatik etorritakoak baitziren". Txapelketarekin "gustura" gelditu direla azaldu dute antolatzaileek, eta halakoak antolatzen jarraituko dutela esan dute.