Herri hezitzailearen inguruko hitzaldia izango da irailaren 14an

Uztarria.eus 2016ko ira. 8a, 15:04

Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Amaia Etxabek Txatxilipurdi elkarteko kidea izango dira hizlariak. Solasaldia Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita. Azoka Herritiken baitan antolatu dute hitzaldia. 

Azoka Herritik ekimenaren baitan, Herri Hezitzaileen inguruko hitzaldia izango da hurrengo asteazkenean, irailaren 14an, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.

Hizlariak Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Amaia Etxabek Txatxilipurdi Elkarteko kidea izango dira. Herri hezitzaileen proiektuen nondik norakoez solasteaz gain, gerturatzen diren herritarren galderei ere erantzungo diete. 

Aisialdi eredua aldatzeko xedearekin hausnarketa prozesuan murgilduta dago Jauzika Heziketa Elkartea. Prozesu horretan lanean ari diren beste talde eta eragileekin batu dira Jauzika Elkarteko hezitzaileak, esperientzia eta ideia ezberdinak entzuteko helburuarekin. Horren harira antolatu dute hilaren 14ko hitzaldia, herri hezitzailaren kontzeptua zer den herritarrek jakin dezaten.

"Herri hezitzailearen kontzeptuak guk orain arte azaldu ditugun hausnarketak beregan hartzen ditu, eta hitzak berak dioen moduan, Azpeitia hezten duen herria izatea nahi dugu", azaldu dute hitzaldiaren antolatzaileek.