Hilaren 26an zabalduko dute Arte eta Diseinu Eskolan izena emateko epea

Uztarria.eus 2016ko ira. 7a, 14:24
Arte eta Diseinu Eskolako irakasle eta ikasleak, ikasturte amaieran egindako erakusketan.

Lau ikastaro emango dituzte: marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra, oleoa eta beste teknika batzuk ikasteko ikastaroak, pintura tailerra eta egurrean tailuak egiteko tailerra. Urriaren 3an hasiko dira ikastaroak. 

Irailaren 26an, astelehena, zabalduko dute Arte eta Diseinu Eskolan izena emateko epea, eta urriaren 3an hasiko dira ikastaroak.

Guztira lau tailer eskainiko dituzte: marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra, oleoa eta beste teknika bazuk ikasteko ikastaroak, pintura tailerra eta egurrean tailuak egiteko tailerra.

4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra izango da, eta astelehenetik ostegunera eskainiko dituzte eskolak, 17:30etik 19:00etara. Pinturari dagokionez, bi tailer ezberdin eskainiko dituzte, bata helduentzat eta bestea 12 urtetik gorako nerabeentzat. Helduentzako tailerrean oleoa eta beste hainbat teknika irakatsiko dituzte, eta 12 urtetik gorako nerabeentzat pintura tailerra izango da. Pintura tailer horiek, nerabeei zein helduei zuzendutakoak, astelehenetik ostegunera eskainiko dituzte 16:00etatik 17:30era eta 19:00etatik 20:30era. Bestalde, egurrean tailuak egiten ikasteko tailerrak emango dituzte Arte eta Diseinu Eskolan, astelehenetik ostegunera, 18:30etik 20:00etara bitartean. 

Irailaren 26tik aurrera Arte eta Diseinu Eskolan bertan egongo da izena emateko aukera, astelehenetik ostegunera, 17:30etik 19:00rak arte. Izena eman nahi dutenek telefonoz ere egin dezakete, 943-81 28 08 edo 617-129 813 zenbakietara deituta.