Jubilatuen Xoxoteko Eguna ospatuko dute zapatuan

Uztarria.eus 2016ko ira. 6a, 15:30
Iazko Jubilatuen Xoxoteko Eguneko argazkia. (Azpeitiko Udala)

Ibilaldira joan nahi dutenek izena eman beharko dute ostirala baino lehen Baigerako bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean. Eguraldi txarra egitekotan bertan behera geldituko da irteera.

Baigerak eta Azpeitiko Udalak antolatuta, Jubilatuen Xoxoteko Eguna ospatuko dute zapatuan, irailaren 10ean. Uztailean ziren ibilaldia egitekoak, baina eguraldi txarra zela eta irteeraren data atzeratzea erabaki zuten, eta datorren zapatuan egitea adostu dute. 

10:30ean elkartuko dira anbulatorio aurrean, eta handik Xoxotera abiatuko dira autoz. Hara iritsitakoan meza izango da, eta hamaiketakoa egingo dute ondoren, musikaz girotuta. 

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, antolaketa lanak errazteko. Baigerako bulegoan egin behar da izen-ematea, 10:30etik 12:30era bitartean. Osteguna izango da horretarako azken eguna, eta izen-ematea doakoa izango da.

Eguraldi txarra egingo balu bertan behera geldituko da irteera.