Autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Zarauzko Euskal Jaietatik itzultzeko

Uztarria.eus 2016ko ira. 5a, 13:51

23:05ean, 1:05ean, 3:05ean eta 5:05ean irtengo dira autobusak Zarautzetik Azkoiti aldera. Aizarnazabalen, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo dute geldialdia autobusek.

Euskal Jaiak ospatuko dituzte Zarautzen ostiralean, hilaren 9an, eta gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du La Gipuzkoanak Zarautz eta Azkoiti aldera itzultzeko. 23:05ean, 1:05ean, 3:05ean eta 5:05ean irtengo dira autobusak Zarautzetik, eta Aizarnazabalen, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo dute geldialdia autobusek.