Larraitz Larrañagak eta Amets Amubietak Zarauzko Binakako Dantza Txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus 2016ko ira. 4a, 11:32

Euskal Astearen bueltan, binakako dantza txapelketak jokatu dituzte Zarautzen. Atzo, hilak 3, helduen txapelketaren txanda izan zen, eta Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrak izan ziren nagusi. Guztira sei taldek hartu zuten parte txapelketan.

Gazteen binakako dantza txapelketa, aldiz, ostiralean, irailak 2, jokatu zuten. Bertan parte hartu zuten Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek, eta Azpeitiko bikoteak 3. postua lortu zuen. Hamabi bikote aritu ziren lehian gazteen mailan.

Helduen Binakako Dantza Txapelketaren sailkapena:

1. Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga (Azpeitia)
2. Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia)
3. Julen Murgiondo-Saioa Galarraga (Bergara)
Jantzi hoberenaren saria: Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia)

Bikote Gazteen Dantza Txaperketaren sailkapena:

1. Iker Belintxon – Maider Aginaga (Lezo)
2. Julen Berrondo – Nagore Berrondo (Errezil)
3. Ekain Uzkudun – Laura Bastida (Azpeitia)
Jantzi hoberenaren saria: Iker Belintxon – Maider Aginaga (Lezo)

(Argazkia: Aritz Mutiozabal).