100 urte bete ditu Joxepa Mendizabalek

Uztarria.eus 2016ko ira. 1a, 19:15

Joxepa Mendizabal Basurto azpeitiarrak 100 urte bete ditu gaur, irailak 1. San Martin egoitzan ospatu du urteurren berezia, familiarekin eta lagunekin. Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia ere bertan izan dira, Udalaren izenean Mendizabali oroigarria oparitzeko (argazkian, hura eskuetan duela ageri da omendua).

Joxepa Mendizabal Loiolako Berrosueta baserrian jaio zen. Ezkondu aurretik, Donostian eta Frantzian neskame lanetan ibili zen eta, ondoren, jostun bezala aritu zen urte luzez. 100 urtetara iristeko sekretuaz galdetuta, hauxe izan da haren erantzuna: "Lan eta lan eginda!".

(Argazkia: Azpeitiko Udala)