Zine denboraldia irailaren 10ean itzuliko da Soreasu Antzokira

Uztarria.eus 2016ko ira. 1a, 11:40
(Kulturaz.eus)

Orain arteko ordutegi berean eskainiko dituzte filmak, eta sarrerak internez bidez erosi ahal izango dira, Kulturaz.eus webgunean. 

Udan zehar ez da zineaz gozatzeko aukerarik falta izan Azpeitian, aretoz kanpo hainbat film eskaini baititu Kulturaz kooperatibak. Ikasturte berriarekin, baina, zinea Soreasu Antzokira itzuliko da, eta denboraldiko lehen pelikula irailaren 10ean eskainiko dute bertan. Ben-Hur eskainiko dute hilaren 10ean, 11n eta 12an. Hilaren11n Tximinoen erresuma filma ere emango dute. 

Orain arteko ordutegi bera izango dute zine emanaldiek: zapatuetan 22:00etan emango dituzte filmak, igandeetan 19:30ean eta astelehenetan, ikusleen egunean, 21:30ean. Haur eta gaztetxoentzako filmak igandeetan emango dituzte, 16:30ean.

Ekainera arte bezala sarrerak internez bidez erosi ahal izango dira, eta aurrerantzean Kulturaz.eus webguean egongo da horretarako aukera.