Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Xake taldeak

Uztarria.eus 2016ko abu. 30a, 13:26
Estitxu Elduaien zinegotzia eta Xake taldeko IƱaki Uranga.

Baigerako azken solairuko lokal eraberritua erabili ahal izango dute Xake taldekoek; entrenamendu zein txapelketetarako. 

Hemendik aurrera Xake taldeak Baigerako azken solairuko lokal eraberritua erabili ahal izango du. Hala adostu dute Udalak eta Xake taldeak, sinatu berri duten hitzarmenean. Estitxu Elduaien zinegotzia eta Xake taldeko Iñaki Uranga izan dira udaletxean hitzarmena sinatzen; eta adostu dutenez, Xake taldekoek entrenamenduetarako eta txapelketetarako erabili ahal izango dute lokala.