Hiru azpeitiar aurkeztu dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara, Gipuzkoako zerrendetan

Uztarria.eus 2016ko abu. 25a, 14:37

Nerea Alday eta Xanti Gurrutxaga aurkeztu dira EAJ alderditik; eta Marina Bidasoro EH Bildu koaliziotik.

Irailaren 25ean izango dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak, eta hiru azpeitiar aurkeztu dira Gipuzkoako zerrendetan. Hauteskundeetan 11 alderdi politiko eta koalizio izango dira; eta azpeitiarrak horietatik bitan daude: EAJren eta EH Bilduren zerrendetan.

Nerea Alday azpeitiarra eta Xanti Gurrutxaga Azpeitiko bizilaguna dira EAJko zerrendakideak. Alday 16.a da zerrendan; eta Gurrutxaga ordezkoa izango da. EH Bildu koalizioko zerrendari dagokionez, berriz, Marina Bidasoro azpeitiarrak 18. postua du.