Done Jakue bideko geldialdia, asto eta guzti, Udal liburutegian

Uztarria.eus 2016ko abu. 25a, 12:15

Gero eta bisitari gehiago etortzen dira Azpeitira; eta baita Udal liburutegira ere, Enparan Dorretxearen balio turistikoak erakarrita: katalanez, frantsesez, gazteleraz edo ingelesez hitz egiten duen jende ugari gerturatzen da bertara. Aste honetan, Santiagora iritsi nahian Done Jakue bidea egiten ari den belgikar bat izan da bertan, bere astoa eta txakurra lagun zituela. Liburutegiko langileek azaldu dutenez, bere argazkiak Facebooken argitaratu nahi zituen belgikarrak; bere familia sare sozialaren bidez ari baita bidaiaren jarraipena egiten.