Juan Miguel Arregi izendatu dute Loiolako erretore nagusi

Uztarria.eus 2016ko abu. 24a, 13:29
Juan Miguel Arregi Azpeitira iritsi berritan. (A. Silva)

Kubatik Azpeitira itzuli berritan hartu du kargua. 2012an Kubako jesuiten buru izendatu zuten; eta hori baino lehen Loiolako Probintziala izan zen. 

Kuban zortzi urtez egon ondoren, Loiolako erretore nagusi izendatu dute Juan Miguel Arregi azpeitiarra. San Inazio egunean hartu zuen kargua, jaioterrira iritsi berritan. Arregi 2012an joan zen Kubara, hango jesuiten buru izendatu zutenean. 

Kubara joan aurretik, berriz, Loiolako Probintziala izan zen Arregi; 2003tik 2008ra bitartean. Loiolan bederatzi urtez lanean jardundakoa ere bada.