Estalitako igerilekua irekita izango da hilaren 16tik aurrera

Uztarria.eus 2016ko abu. 12a, 12:51
Gimnasioan zenbait aldaketa egin dituzte.

Goizez eta arratsaldez izango da zabalik; 09:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Horretaz gain, telebista bat eta sei bizikleta berri jarri dituzte gimnasioan; eta luzaketak egiteko gunea tokiz aldatu dute. 

Bestalde, Ander Alberdik igerilekuko mantentze eta garbiketa lanak egiten jarraituko du beste urtebetez. 

Aurten lehenengo aldiz, estalitako igerilekua irekita izango da abuztuan; hilaren 16tik aurrera. Goizez 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez i16:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Udalak "igerilekuko erabiltzaileen eskaerei erantzunez" hartu du erabakia. 

Horretaz gain, gimnasioan ere zenbait aldaketa egin dituzte; horiek ere erabiltzaileen eskakizunak zirela medio. Luzaketak egiteko gunea tokiz aldatu dute, eta telebista bat eta sei bizikleta berri jarri dira; lau spinninekoak eta bi ergonomikoak. Udalak azaldu du aldaketen helburua "espazioaren erabilera eta aireztatzea" hobetzea dela, gimnasioa dagoeneko "txikiegi" gelditu zaielako erabiltzaileei.

Udalaren eta Gureaken hitzarmena

Bestalde, Udalak eta Gureakek hitzarmena sinatu dute, "adimen urritasuna duten pertsonen inklusio soziala bultzatu eta gizarte justuago bat eraikitzeko asmoz". Hitzarmenari esker, Ander Alberdik beste urtebetez jarraituko du igerilekuko garbiketa eta mantentze lanez arduratzen.