Aizpuru III.a Kutxabankeko Erremonte Txapelketan sailkatu da

Uztarria.eus 2016ko abu. 12a, 11:22
XXXIV. Kutxabankeko Banakako Erremonte Txapelketako sailkatuak (Manista.com)

Atzo arratsaldean, Matxin III.a eta Aizpuru III.a azpeitiarrek jokatu zuten ligaxkako sailkapena. 

Atzo, osteguna, XXXIV. Kutxabankeko Banakako Erremonte Txapelketako sailkapena jokatu zuten bi azpeitiarrek: Matxin III.-ak eta Aizpuru III.ak. Lehia estuaren ostean, Aizpuru III.ak  29-30 hartu zuen menpean Matxin III.a; eta beraz, bera sailkatu da ligaxkan. 

Kutxabankeko Banakako Erremonte Txapelketa abuztuaren 13an, larunbata, hasiko da; eta hilaren 25ean amaituko da.