Gaueko autobus zerbitzua indartuko dute Donostiako Aste Nagusian eta Azkoitiko festetan

Uztarria.eus 2016ko abu. 10a, 12:30

Abuztuaren 13tik 20ra bitartean, ohiko autobusez gain, bat gehiago egongo da hiriburura joateko, eta bat gehiago Donostiatik Azpeitirantz. Bestetik, hilaren 14an, 15ean eta 18an Azkoitiko linea indartuko da. 

Abuztuaren 13rik 20ra bitartean, Donostiako Aste Nagusia dela eta, Azkoitia-Donostia linea indartuko du La Gipuzkoanak. Horrela, ohiko zerbitzuez gain, autobus bat gehiago egongo da hiribururantz joateko, 00:00etan Azpeititik abiatuko dena; eta bat gehiago Donostiatik Azpeitirantz, 01:05ean hiriburutik abiatuta. 

Horrez gain, Azkoitiko Festetan ere zerbitzu bereziak izango dira. Abuztuaren 14an, 15ean eta 18an Azkoititik irtengo dira autobusak 00:40ean, 01:30ean, 02:40ean, 03:30ean, 04:40ean, 05:30ean eta 06:40ean. Azkenengo hori, 06:40takoa, hilaren 14an soilik izango da.