Azokako baserritarrek Frontoi Txikian eta Done Jakue kalean jarri dituzte postuak

Uztarria.eus 2016ko abu. 9a, 14:15

Gaurtik hasita, eta Azoka Plazako obrak iraun bitartean, Frontoi Txikian eta Done Jakue kalean izango dira astearteetako azokako postuak. Hala adostu zuten Udalak eta baserritarrek. Gaur jarri dituzte bertan lehenengo aldiz; eta betiko postuez gain, bi postu berri ere izan dira bertan. Beraz, gaurtik aurrera guztira 39 postu izango dira azokan: 5 frontoi ondoko plazatxoan eta 34 frontoi barruan.  

Jada hasi dira Azoka Plazako beheko solairuko lanak, eta udalak sei-zortzi hilabeteren buruan amaituko direla aurreikusten du. Obrak amaitzean, postuak Azoka Plazara itzuliko dira berriro.