Loiolako Inazio Hiribideko errepidea moztuta izango da bihar autoentzat

Uztarria.eus 2016ko abu. 9a, 12:14
Go!azen telesaileko grabaketa-lanak, duela zazpi urte.

9:00etan moztuko dute errepidea, eta ibilgailuek atzeko bidetik pasa beharko dute. Esklabetako autobus geltokia mantendu egingo da, ordea. 

Go!azen telesailaren grabaketa dela eta, Loiolako Inazio Hiribideko errepidea moztuko dute bihar, 9:00etatik grabaketa-lanak amaitu arte. Hori dela eta, ibilgailuak atzeko bidetik bideratuko dituzte. Autobusek, aldiz, hiribidetik igaro ahal izango dute; eta autobus geltokia ez da tokiz aldatuko: Esklabetako eliza aurrean jarraituko du. 

Zazpi urteren ondoren, gaur itzuli dira Go!azen telesailaren grabaketak Azpeitira. Abuztuan zehar Esklabatan ariko dira grabaketa-lanetan.