Bihar izango da Alde Zaharreko bisita gidatuan parte hartzeko azken aukera

Uztarria.eus 2016ko abu. 9a, 11:40
Juan Bautista Mendizabal azalpenak ematen bisita gidatuan.

12:00etan abiatuko da bisita Plaza Txikian dagoen turismo bulegotik. 

Azpeitiko Erdi Aroko eraikuntzak eta Inaziotar guneak ezagutzeko azken bisita gidatua egingo da bihar, asteazkena, Plaza Txikian jarri duten turismo bulegotik abiatuta. Juan Bautista Mendizabalek emango ditu Erdi Aroko historiaren, eraikuntzen eta pertsonaien inguruko azalpenak. Bisita 12:00etan izango da.