Denboraldi-aurrearekin hasi dira Ikasberri eta Lagun Onak futbol taldeak

Uztarria.eus 2016ko abu. 8a, 14:13
Lagun Onakeko partida.

Lagun Onakek bi partida jokatu ditu dagoeneko, eta berdinketa lortu du bietan. Ikasberrik hilaren 27an jokatuko du lehenengoa, Mutrikun. 

Lagun onak eta Ikasberri futbol taldeetako jokalariak jada hasi dira denboraldi-aurreko prestaketa lanetan. Lagun Onakek bi partida jokatu ditu dagoeneko, hilaren 3an eta 5ean, eta berdinketa lortu du bietan. Hurrengoa hilaren 13an jokatuko dute, Deban. Ikasberrik, aldiz, hilaren 27an jokatuko du lehenengo partida, Mutrikun.

Denboraldiari dagokionez, abuztuaren 28an hasiko da Lagun Onakentzat. Tolosa izango dute lehen aurkaria azpeitiarrek. Ikasberri futbol taldeak irailaren 18an hasiko du denboraldia. Etxean izango du lehen lehia, Mondragon F.C.ren aurka.

Honakoak dira bi taldeen denboraldi-aurreko partidak:

Lagun Onak (Espainiako Hirugarren maila): abuztuaren 3tik 23ra.

Jokatutakoak:

Abuztuaren 3an, Garmendipen: Lagun Onak 0-0 Antiguoko.

Abuztuaren 5ean, Astin (Zarautz): Zarautz K.E. 0-0 Lagun Onak.

Jokatzeko daudenak:

Abuztuaren 13an, 19:30ean, Errotazarren (Deba): Amaikak Bat – Lagun Onak.

Abuztuaren 20an, 11:00etan, Garmendipen: Lagun Onak-Hernani.

Abuztuaren 23an, 19:00etan, Txerloian: Anaitasuna-Lagun Onak.

Ikasberri futbol taldea (Gipuzkoako Gorengo maila): abuztuaren 27tik irailaren 10era.

Abuztuaren 27an, 11:00etan, San Miguelen (Mutriku, Gipuzkoa): Mutriku B-Ikasberri.

Irailaren 3an, 16:30ean, Garmendipen: Ikasberri-Lagun Onak B.

Irailaren 6an, 19:00etan, Iraetan: Zestoa-Ikasberri.

Irailaren 10ean, 16:30ean, Garmendipen: Ikasberri-Eibar Urko.