Herriaren historia, bizi-bizirik

Uztarria.eus 2016ko abu. 5a, 14:08

Sarri, herriko kaleak gurutzatzean edo eraikinen aurretik igarotzean, zaila da horien balio historikoaz ohartzea. Baina Azpeitiko ondare historikoa bizi-bizirik dago. Alde zaharreko zenbait eraikin kaltetuta edo desagertuta badaude ere, beste asko zuzen-zuzenean iritsi dira azpeitiarren eskuetara. Herriko kaleek, armarriek, teilatu azpiek,... historiaren pasarteak ezkutatzen dituzte; Erdi Aroko historian nabarmendu ziren Loiola familiaren edo Juan Antxietaren bizitzen pasarteak, besteak beste. 

Erdi Aroko eraikuntza eta Inaziotar gune horiek ezagutzeko aukera izango da abuztuan Azpeitian. Hilaren 7an, igandea, eta 10ean, asteazkena, egingo dira bisita gidatuak, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. 12:00etan izango dira bisita gidatuak, Plaza Txikian jarri duten turismo bulegotik abiatuta. 

Hona hemen bisita gidatuaen argazki-bilduma.