Goiko kaleko festak ospatuko dituzte abuztuaren 26tik 28ra

Uztarria.eus 2016ko abu. 5a, 11:27
Goiko kaleko festen egitaraua.

Hiru eguneko egitaraua prestatu dute auzotarrek festetarako. Txupinazioa abuztuaren 27an, larunbata, izango da; eta mus txapelketa eta dardo txapelketa egingo dituzte, besteak beste. 

Goiko kaleko auzotarrek San Agustin festak ospatuko dituzte hilaren 26tik 28ra bitartean, eta hiru eguneko egitaraua prestatu dute horretarako. Abuztuaren 26an, ostirala, aire libreko zinemak emango dio hasiera festei, Lejos de los hombres filmarekin.

Txupinazoa, berriz, hilaren 27an izango da, mokaduaz lagunduta. Arratsaldean, mus txapelketan eta dardo txapelketan parte hartzeko aukera izango da; eta egunari amaiera emateko afaria egingo dute Sanagustin kulturgunean. 

Hurrengo egunean, hilak 28, jarraituko du festak. Goizean goizetik hasita, txistulariek ekingo diote egunari, 9:00etan. Arratsaldean umeek jolasetan parte hartzeko eta buru haundiak ikusteko aukera izango dute. Festei amaiera emateko The Vivenard Birds taldeak kontzertua eskeiniko du plazako kioskoan. 

Hemen, egitaraua osorik:

Abuztuak 26, ostirala

22:00etan Lejos de los hombres filma plazan, aire librean.

Abuztuak 27, zapatua

12:00etan txupinazoa eta mokadua Goiko Kalean.

16:00etan mus txapelketa Sanagustin kulturgunean.

18:00etan dardo txapelketa Fideo de Mileto tabernan.

20:00etan trikipoteoa eta ondoren afaria Sanagustin kulturgunean.

Abuztuak 28, igandea

9:00etan txisturalien goiz eresia.

10:30ean auzotarren aldeko meza Miserikordian. 

16:00etan ume-jolasak.

17:30ean buru haundiak eta txokolatada.

19:00etan The Viyenard Birds-en kontzertua plazako kioskoan.