Baserritarren postuak Frontoi Txikian eta Done Jakue kalean izango dira astearteetako azokan

Uztarria.eus 2016ko abu. 4a, 14:15
Azoka Plaza.

Aldaketak Azoka Plazako eraikinen obrek iraun bitartean mantenduko dira. Udalak obrak sei-zortzi hilabeteren buruan amaitzea aurreikusten du. 

Azoka Plazako eraikinen obrek iraun bitartean, baserritarren postuak Frontoi Txikian eta Done Jakue kalean izango dira datorren astearteetako azokan. Datorren asteartean aldatuko dira tokiz. Izan ere, Azoka Plazaren beheko solairuko lanak hastear dira, eta udalak sei-zortzi hilabeteren buruan amaitzea aurreikusten du. Obrak amaitzean postuak Azoka Plazan jarriko dituzte berriro. 

Datorren asteartean, abuztuak 9, ohiko postuez gain, bi postu berri ere jarriko dira. Frontoi ondoko plazatxoan 5 postu jarriko dira, eta frontoi barruan, beste 34 postuak.