'Las vidas de Grace' eta 'Lejos de los hombres' filmak izango dira ikusgai plazan

Uztarria.eus 2016ko abu. 4a, 12:53

Udan Soreasuko zinema emanaldiak eteten badira ere, abuztuan bi film ikusteko aukera izango da plazan, aire librean. Las vidas de Grace eta Lejos de los hombres filmak eskainiko dituzte; lehenengoa abuztuaren 19an, osteguna, eta bigarrengoa hilaren 26an. Bi emanaldiak 22:00etan izango dira. 

Irailaren 11n itzuliko da zinea Soreasu Antzokira; eta Zine Klubeko lehen emanaldia irailaren 1ean izango da, Lamerica filmarekin.