Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta nagusi XLII. Bizkaiko Dantza Suelto Txapelketan

Uztarria.eus 2016ko abu. 3a, 15:59
Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga Bizkaiko Txapelketan. (Iñaki Amubieta)

Hiru hilabetean bikoteak lortu duen hirugarren txapela da Bizkaikoa, Arabakoarekin eta Gipuzkoarekin batera. 

Igandean, uztailaren 31n, jokatu zen Sestaon Bizkaiko XLII. Dantza Suelto txapelketa, eta Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek lortu zuten txapela. Duela hiru hilabete, maiatzaren 1ean, Arabako Dantza Suelto XXI. txapelketan ere lehen postua lortu zuen bikoteak; eta uztailaren 24an, berriz, Gipuzkoakoa irabazi zuten.