Uztarriak itxi du festetako tonbola, zozketak eginda

Uztarria.eus 2016ko abu. 1a, 17:50

Egun erdiz aurreratu behar izan du aurten itxiera, San Inazio bigarreneko eguerdiko txandarekin agortu baitira boleto guztiak. Zenbaki saridunen jabeek irailaren 1etik 15era joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila; lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeen txanda irailaren 16tik 30era zabalduko da.

Uztarria Komunikazio Taldeak itxi du dagoeneko Goikokalen izan duen festetako tonbola. Egun erdiz aurreratu behar izan du aurten itxiera, San Inazio bigarreneko eguerdiko txandarekin agortu baitira boleto guztiak; 30.000tik gora ziren, denera. Iaz ere boleto guztiak salduta itxi zuen tonbola Uztarriak; aurten, gainera, inoiz baino azkarrago bukatu dira. Eskerrik asko egunotan tonbolatik pasatu eta txartelak erosi dituzuen guztioi!

Zenbaki saridunak

Tonbola ixterako, eta urtero bezala, lau sari berezien zozketa egin du Uztarriak. Hona hemen sariak eta zenbaki saridunak:

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 5003
  • Ordezko zenbakia: 0403

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 2003
  • Ordezko zenbakia: 4996

Tableta, Ukabi Informatika dendaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 0964
  • Ordezko zenbakia: 3424

Otarre eder bat, Odriozola Ardoak-en eskutik

  • Zenbaki sariduna: 4013
  • Ordezko zenbakia: 8116

Zozketako sariak jasotzeko epeak

Zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara, Perez Arregi plazako 1. zenbakira, joan beharko dute sarien bila, irailaren 1etik 15era. Opariaren jabeak ez badira agertzen bi aste horietan, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko, irailaren 16tik 30era.

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.