Uztarria.eus martxan izango da abuztuan

Uztarria.eus 2016ko uzt. 29a, 12:30

Harremanetarako uztarria@uztarria.com helbidera idatzi edo 943-15 03 58 telefono zenbakira deitu beharko da. Uztarriako erredakzioa (Perez Arregi Plaza 1) ere zabalik izango da, goizez.

Azken urteetan saninazioak pasa ostean oporrak hartu izan ditu Uztarria.eus-ek, baina aurten abuztuan ere martxan izango da, ohiko zerbitzua eskaintzen. Helburua da herritarrei Azpeitian gertatzen denaren berri ematea, baita uda sasoian ere. 

Harremanetarako uztarria@uztarria.com helbidera idatzi edo 943-15 03 58 telefono zenbakira deitu beharko da. Bestalde, Uztarriako erredakzioa (Perez Arregi Plaza 1) zabalik izango da, goizez.

Abuztuko Uztarria aldizkaria, aldiz, dagoeneko bidali zaie bazkideei eta harpideei.