Mankomunitatearen zerbitzuek udako ordutegia izango dute abuztuan

Uztarria.eus 2016ko uzt. 28a, 17:04
Urola Erdiko Mankomunitatearen Azpeitiko bulegoa, Enparan kalean.

Azpeitian, garbigunea eta Lapatx arratsaldetan itxita izango dira; 08:00etatik 13:00etara irekiko dituzte ateak datorren hilean. Enparan kaleko bulegoa, berriz, ekainaren 15ean hasi zen udako ordutegiarekin eta irailaren 15a arte mantenduko du; astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era eskainiko dute zerbitzua han.

Urola Erdiko Mankomunitatearen hainbat zerbitzuk ordutegi aldaketak izango ditu abuztuan. Udako ordutegiarekin egingo dute lan Azpeitiko zein Azkoitiko informazio eta arreta bulegoek, eta garbiguneek ere bai.

Azpeitian, garbigunea eta Lapatx arratsaldetan itxita izango dira; 08:00etatik 13:00etara irekiko dituzte ateak datorren hilean. Enparan kaleko bulegoa, berriz, ekainaren 15ean hasi zen udako ordutegiarekin eta irailaren 15a arte mantenduko du; astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era eskainiko dute zerbitzua han.

Azkoitian, berriz, ohiko ordutegia izango du garbiguneak, astelehenetik ostiralera 09:00tatik 13:00etara eta larunbatez 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldez itxita egongo da. Andremarietan, abuztuaren 15etik 18ra (biak barne) itxita egongo da. Hondakinen informazio bulegoan, goizez ohiko ordutegia izango dute, 09:00etatik 13:00etara, eta astearte arratsaldetan ez dute irekiko. Andremarietan, abuztuaren 15etik 19ra (biak barne) itxita egongo da.