Atzo, uztailak 26, jokatu zen Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa, eta Mikel Larrañaga (Azpeitia, 1989) izan zen nagusi. Mendaroko Goñati pilotalekuan jokatu zen txapelketa, eta Larrañagak 00:29:28 minutu behar izan zituen lanak bukatzeko. Bigarren sailkatuari, Azurmendiri, kana erdiko aldea atera zion Larrañagak. Haien ondoren sailkatu ziren Ugaitz Mugertza, Xabier Orbegozo Arriya V. errezildarra eta Eneko Otaño beizamarra.
Ez da Mikel Larrañagak Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa irabazten duen lehen aldia. Izan ere, 2014an txapelketan nagusi izan zen azpeitiarra.