Odola emateko hileko hitzordua izango da gaur

Uztarria.eus 2016ko uzt. 27a, 11:22

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

Gaur, uztailak 27, odola emateko hileko hitzordua izango dute odol-emaileek, eta 17:00etatik 21:00etara bitartean anbulatorioan eman ahal izango dute odola.

Odola ematearen garrantziaz jabetzea "garrantzitsua" dela nabarmendu dute odol emaileek, eta 2015ean odol emaileen kopuruak behera egin zuela gogorarazi dute. 2015ean 2014an baino 136 odol emaile gutxiago izan ziren. Horregatik gazte zein heldu animatu nahi dituzte odola ematera. 

Hurrengo hitzordua abuztuaren 31n izango da, leku eta ordu berean.