Zezenketen gaineko argazki erakusketa martxan da Betharramen

Uztarria.eus 2016ko uzt. 26a, 21:15

Joan den zapatuan, uztailak 23, ireki zuten Betharrameko aretoan San Inazio festekin batera Azpeitiko zezenketen gainean urtero egiten duten argazki erakusketa. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ateratako ia 50 argazki ikus daitezke bertan, abuztuaren 2a arte. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara da erakusketaren ordutegia.